Itxi

EUSTAT

EAEko BPGa % 4 eta enplegua % 0,3 hazi dira EAEn, 2024ko hirugarren hiruhilekoan

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Eustaten azken txostenaren arabera, bereziki, zerbitzuen sektorean izandako bilakaeran oinarritzen da hazkundea.

Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Produktu Gordina (BPG) % 0,4 igo da 2024ko hirugarren hiruhilekoan, eta enpleguak % 0,3 egin du gora epe horretan,  aurreko hiruhilekoak utzitako datuekin alderatuta.

Eustatek egindako Hiruhilekoko Kontu Ekonomikoen Kontuaren aurrerapen txostenean argitaratu dituzte datuok, goizean zabaldutako ohar betan. Bertan zehazten denez, BPGaren urte arteko tasa % 1,6 hazi da, eta, bereziki, zerbitzuen sektorearen bilakaeran oinarritzen da igoera hori.

Enplegu tasaren urtebeteko datuak ere % 1,6 egin du gora.