Itxi

Inkesta

Langabezia-tasa % 7,6ra jaitsi da Euskadin, 2008tik hirugarren hiruhilekoan izan den baxuena

EITB MEDIA

Bestalde, Nafarroan 313.400 pertsona izan dira okupatuta aurtengo hirugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan baino 400 gutxiago (% 0,12) baina iazko aldi berean baino 9.900 gehiago (% 3,15).

EITB MEDIA

2024ko hirugarren hiruhilekoan, Euskal Autonomia Erkidegoan 41.900 landun gutxiago izan dira, 971.700 langile guztira, hain zuzen; 9.400 langabe gutxiago daude, eta tasa % 7,61era jaitsi da.

Euskadik izan du enplegu galera handiena ehunekotan (% 4,13), aurreko hiru hilabeteekin alderatuta, eta bigarrena izan da zenbaki absolutuetan, Valentziako Erkidegoaren atzetik, 42.300 okupatu galdu baititu.

Hala ere, Euskadi langabezia-tasa baxuena duen hirugarren erkidegoa da, Balear Uharteen (% 6,17) eta Kantabriaren (% 7,17) atzetik.

Datuak lurraldez lurralde aztertuta, Gipuzkoan % 5,85eko langabezia-tasa dago, Araban % 9,40koa eta Bizkaian % 8,08koa.

Bestalde, Nafarroan 313.400 pertsona izan dira okupatuta aurtengo hirugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan baino 400 gutxiago (% 0,12). Langabeziak % 4,31 egin du gora, 1.100 pertsona gehiago baitaude lanik gabe (26.200 langabe zenbatu dituzte), hau da, duela urtebete baino 5.400 gutxiago (% 17,02).

Datu horiek 59,35eko jarduera tasa erakusten dute Nafarroan, eta langabezia tasa 7,72koa da.