LAN-ISTRIPUA
Osalanek zehaztu du urriaren 15ean Boroan istripua izan zuen langilea oso larri dagoela
AGENtziak | EITB MEDIA
ELAk langilearen heriotza iragarri duen arren, Osalanek argitu du bizirik dagoela, baina oso larri.
Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Institutuak zehaztu du urriaren 15ean Boroako (Zornotza) enpresa batean lanean ari zela hiru metrotik erori zen langilea bizirik dagoela, baina oso larri.
Lan istripua Maderas Etxeari enpresan gertatu zen, langilean lanean ari zen zurezko zorua hautsi eta hiru metroko altueratik erori zenean, ELAk jakinarazi duenez. Zentralak hiltzat eman du gaur langilea, baina Osalanek ukatu egin du.
Biktima azpikontrata bateko langilea da eta zauri larriak izan zituen istripuaren ondorioz.