Itxi

GARRAIO PUBLIKOA

Gipuzkoako Avanzako langileek gaur berriro ekingo diote grebari, lan-hitzarmena hobetzea eskatzeko

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Sindikatuek salatu dutenez, negoziazio mahaian ia lau urtean 32 bilera egin ondoren, "ez dago langileen erreklamazioak asebetetzen dituen eskaintzarik".

Langileen protesta. Argazkia: ELA.

ELA, UGT, LAB eta Aurrera sindikatuek deitutako hiru greba egunetatik hirugarrenera egingo dute astelehen honetan Avanza Gipuzkoako (lehengo PESA) beharginek, "lau urtean mahai negoziatzailean 32 bilera egin ostean" hitzarmenaren negoziazioa "desblokea dadin" eskatzeko.

Guztira, 300 pertsona daude grebara deituta Donostia-Bilbo-Gasteiz, Debagoiena eta Debabarreneko lineetan.

Sindikatuek hiru eguneko greba deitu zuten, urriaren 31rako (joan den ostegunerako) eta azaroaren 3rako eta 4rako, "negoziazioak desblokea daitezen".

Enpresa batzordeak adierazi duenez, "ez dago langileen erreklamazioak asebetetzen dituen eskaintzarik", eta kritikatu du "Europako herrialde batzuetan lanaldiak murrizten ari diren eta kontziliazioa errazteko lan-baldintzetan hobekuntzak ezartzen ari diren arren, Avanza Movilidad Gipuzkoak bere langileei egunero ordu gehiago egiteko eskatzen die, lan-poltsa bat arautzeari uko egiten dio eta txanda-kontratuei heltzeko aukera ukatzen du".