Itxi

GOIALDEKO DEPRESIOA

Goialdeko depresioak 25.000 laborantza hektarea hondatu ditu Valentzian

agentziak | eitb media

Leer en Castellano

50.000 lur eremu dituzten 10.000 nekazari dira kaltetuak, eta 650 milioi kilo elikagai galdu dira, Agroseguro nekazaritza arloko aseguru-etxeen erakundeak zabaldu duenez.

Goialdeko borroksaren ondorioak, Valentzian. Argazkia: EITB

Valentzian txikizioa eragin zuen goi-geruzetako depresio isolatua igaro eta 11 egunera, Agroseguro nekazaritza arloko aseguru-etxeen erakundeak jakinarazi du uholdeek 25.000 laborantza hektarea hondatu dituela.

Hasiera batean esan zuten kaltetutako hektareak 20.000 zirela (kakiak, zitrikoak eta barazkiak gehienbat), baina egunak igaro ahala, eta tokian tokiko lanei esker, 25.000 direla zabaldu dute.

50.000 lur eremu dituzten 10.000 nekazari dira kaltetuak, eta 650 milioi kilo elikagai galdu dira, Agroseguroren arabera.

Lur eremu horretan 250 milioi eurokoa da asegurua duen kapitala, baina adituek oraindik ez dute iragarri kalte-ordainak zenbaterainokoak izango diren.

 

 

Albisteak (3)