Itxi

HIGIEZINEN MERKATUA

Etxebizitzen salerosketa % 67 hazi zen irailean EAEn, eta % 18 Nafarroan

agentziak | eitb media

Leer en Castellano

Salerosketak gehien hazi diren bigarren erkidegoa da EAE Espainiako Estatuan, eta Nafarroan hazi dira gutxien.

Bilbo. Argazkia: EFE

Etxebizitzen salerosketa % 67,4 hazi zen irailean EAEn 2023ko hilabete beraren aldean, interes tasen beherakadak hipoteken prezioak merkatu dituen honetan.

Salerosketak gehien hazi diren bigarren erkidegoa da EAE Espainiako Estatuan, eta Nafarroan hazi dira gutxien, % 18.

Espainiako Estatistika Institutuak zabaldutako datuen arabera, 8.310 finka eskualdatu ziren irailean EAEn (855 nekazal eremuan eta 7.455 hiri eremuan), eta horietako 4.082 etxebizitzak ziren. Operazioetako 2.517 salerosketak izan ziren.

Horietako 1.935 bigarren eskukoak ziren, eta gehien-gehienak, libreak (2.210).

Nafarroan 603 operazio zenbatu zituzten, aurreko hilabetean baino % 11 gehiago, eta % 91 etxebizitza libreak ziren. Dena den, babes ofizialeko etxebizitzen salerosketa % 5,9 hazi zen.

Foru erkidegoko etxebizitzen egoerari dagokionez, % 69,5 bigarren eskukoak ziren, % 20,1eko igoerarekin, eta etxebizitza berrien kasuan, % 13,6koa izan zen gorakada.

 

 

Albisteak (1)