Itxi

DSBE eta BGDS

Lanbidek iruzurren aurkako postontzi bat martxan jarri du, salaketa anonimoak jasotzeko

Agentziak | EITB Media

Leer en Castellano

Postontzia Lanbideren webgunean dago. Salatzaileek inprimaki bat bete beharko dute, eta bertan adierazi iruzur diren kasuetan onuradunak bete beharreko zein baldintza ez duen egoki betetzen.

Lanbide zerbitzuko bulego baten sarrera.

Euskal Autonomia Erkidegoko enplegu zerbitzuak, Lanbidek, iruzurraren aurkako postontzia jarri du martxan. Bide horrek aukera ematen die herritarrei Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DSBE) eta Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren (BGDS) prestazioak kobratzeko legez kanpoko praktiken susmoen berri emateko, modu anonimoan eta konfidentzialean.

Postontzia Lanbideren webgunean dago. Salatzaileek inprimaki bat bete beharko dute, eta bertan adierazi iruzur diren kasuetan onuradunak bete beharreko zein baldintza ez duen egoki betetzen.

Orain arte, herritarrek Lanbideri iruzurren berri eman ziezaioketen, baina ez zegoen araututako prozedurarik. Aurten, 72 salaketa aurkeztu dituzte EAEko herritarrek, eta horietatik zazpik soilik abiatu dute kontrol-prozedura bat.