Automozioa
Hiru txandatik bederatzi orduko bira murriztuko dute lanaldia Gasteizko Mercedesen, martxoaren 3tik aurrera
EITB MEDIA
Gaur onartu dute plana, hainbat sindikaturen babesarekin. Erabaki horren helburu nagusia, diotenez, enpleguari eustea da.
Automobilgintzaren sektoreak ez du bere garairik onena bizi, eta Gasteizko Mercedes Benzen lantegia horren isla argia da. 2025erako lan-programa berria onartu dute, eta itxura guztien arabera, hainbat murrizketa izango ditu.
Zuzendaritzak hala proposatuta, aspaldi hasi ziren 2025erako egutegia prestatzen, murrizketak kontutan hartuta, eta gaur onartu dute plana, hainbat sindikaturen babesarekin. Erabaki horren helburu nagusia, diotenez, enpleguari eustea da. Hala ere, aldaketa nabarmenak izango dira: orain arte egunean hiru txanda egiten ziren, hemendik aurrera, ordea, bederatzi orduko bi txandara murriztuko dira.
Langileek urtarrilaren 13an ekingo diote lanari, eta martxoaren 3an hasiko da egutegi berria aplikatzen.