Automozioa
Fordek iragarri du Europan 4.000 kaleratze egingo dituela
Agentziak | EITB Media
Taldeak zehaztu duenez, kaleratze gehienak Alemanian eta Erresuma Batuan izango dira, eta ez dute eraginik izango Almussafesen (Valentzia) dagoen lantegian.
ABEko Ford fabrikatzaileak Europako lantegiei eragingo dien plana iragarri du, eta hurrengo hiru urteetan 4.000 langile kaleratuko ditu. Taldeak zehaztu duenez, kaleratze gehienak Alemanian eta Erresuma Batuan izango dira, eta ez dute eraginik izango Almussafesen (Valentzia) dagoen lantegian.
Hala ere, automobilgintzak Espainian egiten dituen gainerako operazioetan eragina izango du planak. "Europako gure gizarte-solaskideekin informazio- eta kontsulta-prozesu batean sartzen ari gara", esan du taldeak.
Fordek 4.926 langile ditu Espainian, eta negozio-zifraren zenbateko garbia 7.262 milioi eurokoa da, taldeko iturriek argitu dutenez.
Automobilgintzan sektoreak egun bizi duen egoerarekin lotu du Fordek plana. Dioenez, "etenaldi" batean dago sektorea, Europan batez ere, eta "aurrekaririk gabeko" egoerari aurre egin behar dio.