Itxi

Erreskate osoa

Rajoy erreskatearen baldintzak negoziatzen ari da

Erredakzioa

Basagoitiren hitzetan, Espainiako Gobernuko presidenteak baldintzen arabera erabakiko du eskatu edo ez.

Mariano Rajoy. EFE

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea erreskate osoaren baldintzak negoziatzen ari da, eskatu edo ez erabakitzeko, Antonio Basagoiti EAEko PPko buruak azaldu duenez.

Basagoitik Ekonomia Berria foroan egindako gosari informatibo batean egin du iragarpena, Rajoy bera alboan zuela.

"Lehengo egunean, erreskatea noiz eskatuko duen eta nire kanpainan eragina izango duen galdetu nion Gobernuko presidenteari, eta hori baldintzen araberakoa izango dela erantzun zidan", esan du.

Basagoitiren hitzetan, Rajoy baldintza onak lortzen saiatzen ari da.

Albisteak (3)