Itxi

Bankuak

Europako Batzordeak baimena eman du BBVAk Sabadell bankua erosteko

Agentziak | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Bi finantza-erakundeek ziurtzat jotzen zuten Bruselaren ebazpen hori Europako Batzordeak eragiketa aztertuko zuela jakin zenetik.

Sabadell eta BBVA bankuen egoitzekin egindako argazki muntaketa. Argazkia: EITB MEDIA

Europako Batzordeak baiezkoa eman dio BBVAk Sabadell bankuari akzioak erosteko egindako eskaintza publikoaren berrikuspenari. Horrenbestez, hautsak harrotu dituen eragiketak aurrera egingo du.

Hala baieztatu dute gaur iturri finantzarioek, eta gogorarazi dute Europako agintariek egiaztatzeke zutela BBVAk ez dituela hirugarren estatuen laguntzak jasoko Kataluniako erakundea bereganatzeko; Sabadell hasieratik erostearen aurka agertu da.

Bi finantza-erakundeek ziurtzat jotzen zuten Bruselaren oniritzia Europako Batzordeak eragiketa aztertuko zuela jakin zenetik.