Itxi

Barne Produktu Gordina

EAEko ekonomia % 1,8 hazi da azken hiruhilekoan, iragarritakoa baino bi hamarren gehiago

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Zerbitzuek eta Eraikuntzak izan dute bilakaera onena, % 2,2 eta % 1,5 igota; Industriak hazkunde apala izan du (% 0,7). Enplegu datuak positiboak dira, iazko epe berarekin alderatuta, % 1,6 hazi baita, eta 15.795 lanpostu sortu.

Zerbitzuen sektoreak % 2,2ko hazkundea izan du azken hiruhilekoan. EFE

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Barne Produktu Gordinak (BPG) % 1,8 egin du gora hirugarren hiruhilekoan, iazko epe berarekin alderatuta.

Behin betiko datuok urrian egindako estimazioak bi hamarren hobetu dituzte. Izan ere, Eustatek % 1,6ko hazkundea iragarri zuen. 

Aurreko hiruhilekoarekin erkatuta, aldiz, txikiagoa da igoera, % 0,5ekoa. 

Sektoreka, Zerbitzuak eta Eraikuntza hazi dira gehien, urte arteko tasan % 2,2ko eta % 1,5eko igoerak erregistratuta, hurrenez hurren. Industria sektoreak apenas egin du gora (% 0,7ko hazkundea). Ifrentzuan, behera egin du Lehen Sektoreak (% 1,3). 

Enpleguari dagokionez, bilakaera ona izan du, eta iazko hirugarren hiruhilekoan baino % 1,6 gehiago hazi da. Guztira, 15.795 lanpostu garbi gehiago sortu dira urteko azken txanpa honetan. Urriko estimazioak berretsi dituzte datuok.