Garraioa
Espainiako Gobernuak beste 6 hilabete luzatuko ditu garraio publikoen deskontuak
EITB Media
Exekutiboak atzera egin du, urtarrilaren 1etik kolektibo batzuei baino ez zielako ezarri nahi deskontua. Egun, % 50eko hobaria dago garraio publikoan: Estatuak % 30 ordaintzen du, eta EAEko erakundeek, gainerakoa (% 20).
Espainiako Gobernuak eta Podemosek adostu dute 6 hilabetez luzatzea garraio publikoaren deskontu unibertsalak, ekainaren 30a arte, alegia. 2022tik daude martxan deskontuok, baina, printzipioz, abenduaren 31n bukatzekoak ziren.
Hori horrela, Pedro Sanchezen Exekutiboak atzera egin du azkenean. Izan ere, Garraio Ministerioaren plana zen beherapenak 2025ean luzatzea, baina bakarrik kolektibo batzuentzat.
Egun, % 50eko hobaria dago garraio publikoan: Estatuak % 30 ordaintzen du, eta EAEko erakundeek, gainerakoa (% 20).
Orain arte, ez zegoen argi Espainiako Gobernuak bere % 20ko zatia mantendu nahiko zuen, eta Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundiak haren erabakiaren zain zeuden euren proposamena egin ahal izateko.
Azaroan, Eusko Legebiltzarrak % 20ko deskontua finantzatzen jarraitzea eskatu zien EAEko erakundeei.