TITULAR NAGUSIAK
Albiste izango dira: Deskontuak garraio publikoan, 2024ko balantzea eta Olentzero eta Mari Domingi Bilbon
EITB MEDIA
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko abenduaren 23an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Deskontuak garraio publikoan: Espainiako Gobernuak urteko azken Ministro Kontseilua egingo du astelehen honetan, eta neurri ekonomiko sorta onartzea espero da bertan. Hala nola enpresa energetikoei ezarritako zerga 2025 luzatzea, garraio publikorako hobarien luzatzea eta pentsioak igotzea.
- 2024ko balantzea egingo du Pradalesek: Asteroko Gobernu Kontseiluaren (aste honetan astelehenera aurreratu dute) ondoren, Imanol Pradales lehendakariak agerraldia egingo du hedabideen aurrean, 2024ko balantzea egiteko. Ajuria Enean egingo du agerraldia, 11:30etik aurrera.
- Olentzero eta Mari Domingi, Bilbon: Olentzero eta Mari Domingi Bilbora itzuliko dira astelehen honetan, urtero bezala Kalejiran parte hartzera. Moyua plazatik abiatuko dira 18:00etan bi protagonistak eta haien lagun guztiak.