Itxi

Desjabetzeak

Aralarrek desjabetzeak debekatu nahi ditu

Erredakzioa

Finantza sistemari diru publikoa ematen zaion bitartean etxebizitzen desjabetzeak legez galaraztea proposatu du.

Patxi Zabaleta Aralarren buruzagia. Argazkia: EITB

Aralarrek langabeei laguntzak bermatzea eta finantza sistemari diru publikoa ematen zaion bitartean etxebizitzen desjabetzeak legez galaraztea proposatu du.

Patxi Zabaleta eta Rebeka Ubera Aralarreko buruzagiek prentsaurrekoa eman dute Donostian "larrialdi" egoeran dauden familiei laguntzeko proposamenak aurkezteko.

Zabaletak azaldu duenez, "langabe guztiek eduki behar dute bermatuta laguntzaren bat Europako funtsetik, Estatutik eta herrietako erakundeetatik". Era berean, Europar Batasunak langabeak "kontuan izan beharra" dituela eta "finantza erakundeei lagundu beharrean" herritarrei lagundu behar diela aldarrikatu du.

Horren harira, finantza sistemari diru publikoa ematen zaion bitartean, etxebizitzen desjabetzeak "legez" galaraztea exijitu du, "eskandalua" baita "laguntza publikoak jasotzen dituztenek herritarrei etxebizitzak kentzea".

Informazio gehiago (1)