Itxi

2012ko aurreikuspena

600.000 lanpostu baino gutxiago galduko direla uste du Rajoyk

Erredakzioa

Gobernuko presidentearen hitzetan, lanpostuen galera aurreikusitakoa baino txikiagoa izango da aurten, eta ekonomiaren jaitsiera ere aurreikusitakoaren (% 1,5) azpitik geldituko da.

Mariano Rajoy Espainiako presidentea. Argazkia: EFE

2012. urtean, 600.000 lanpostu baino “zerbait gutxiago” galduko dira, Mariano Rajoy Espainiako presidentearen hitzetan.

Ekonomiaren jaitsiera ere Gobernuak aurreikusitako % 1,5a baino txikiagoa izango da, Luis de Guindos Ekonomia ministroak aurreratu bezala.

COPE irratian egindako elkarrizketa batean Mariano Rajoyk krisi ekonomikoaz hitz egin du: “Hazkunde ekonomikoa 2012rako aurreikusitakoa baino hobea izango da, datorren urtean hobea oraindik, eta 2014an hasiko da Espainiako ekonomia hazten”.

Rajoyk adierazi duenez, “ezin hobeki” ulertzen du herritarren atsekabea, langabezia-tasa altua delako eta Gobernuaren erabakiek familien ekonomian eragina dutelako.

Hainbat neurri hartu ditugu gure gogoaren kontra, eta hainbati buelta bat ematen saiatuko gara 2014. urtean”; izan ere, Gobernuak ordurako aurreikusita du Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan jaitsiera egitea.

Albisteak (1)

Informazio gehiago (1)