Europar Batasunaren ustez
Espainiako etxegabetzeen arauak ez du Europako legea betetzen
Erredakzioa
Espainian hipoteka ez ordaintzeagatik kaleratzeak egiteko araudiak ez ditu betetzen kontsumitzaileak babesteko Europako legeak, EBko Justizia Auzitegiko abokatu nagusiaren arabera.
Juliane Kokott EBko Justizia Auzitegiko abokatu nagusiaren arabera, Espainian hipoteka ez ordaintzeagatik kaleratzeak egiteko araudiak ez ditu betetzen kontsumitzaileak babesteko Europako legeak.
Abokatu nagusiaren adierazpenak ez dira halabeharrez betetzekoak, baina Auzitegiak emango duen epaia aurreratu ohi dute.