Itxi

Etxegabetzeen aurka

Etxegabetzetan parte hartu nahi ez duten poliziak babestuko ditu SUPek

Erredakzioa

"Poliziaren batek etxegabetzetan parte hartzeari uko egiten badio, lagunduko diogu, beharrezkoa bada, arlo juridikoan ere", adierazi du Poliziaren Sindikatu Bateratuak.

Etxegabetzetan parte hartzeari uko egiten dioten poliziak babestuko ditu SUPek. Argazkia: EFE

Poliziaren Sindikatu Bateratuak (SUP) igande honetan iragarri duenez, poliziaren batek etxegabetzetan parte hartzeari uko egiten badio, sindikatu honek lagunduko dio, beharrezkoa bada, arlo juridikoan ere, sindikatuko kideak izan ala ez.

"Agenteren batek ez badu nahi etxegabetzetan parte hartzea, lagunduko diogu, arlo juridikoan ere", adierazi du Poliziaren Sindikatu Bateratuak. "Ekimen honekin etxegabetxeak bertan behera uzten laguntzea nahi dugu", azaldu du Jose Manuel Sanchez Fornet SUPeko idazkari nagusiak, "legea ez bidezkoa baita".

Gobernuak eta gainontzeko alderdiek arautu arte etxegabetzeak aurrera ez eramatea eskatu du Sanchez Fornetek. "Etxebizitzen gaineko legea ez bidezkoa dela esan dute Europako agintariek ere", azpimarratu.

Albisteak (3)

Informazio gehiago (1)