Itxi

Gobernua-PSOE bilera

Etxegabetzeak ekiditeko muga hitzartu dute: Urtean 19.000 euro

Erredakzioa

Kaleratzeak ekiditeko gehienezko errentaren inguruan akordioa lortu dute asteazken honetan Gobernuak eta PSOEk. Hala ere, PSOEren babesik gabe onartuko ditu gaur premiazko neurriak Gobernuak.

Urtean 19.000 euro irabaztea izango da etxegabetzeak ekiditeko muga

Etxegabetzeak ekiditeko gehienezko errentaren inguruko akordioa lortu dute asteazken honetan Gobernuak eta PSOEk. Hala, urtean 19.000 euro baino gutxiago irabazita ekidin ahal izango dira kaleratzeak.

Moncloan egin dute bilera bi ordezkaritzek, asteon hirugarrenez.

Hala ere, eta Errentaren inguruko akordioa lortu badute ere, Gobernuak PSOEren babesik gabe onartuko ditu gaur etxegabetzeen arazoari aurre egiteko premiazko neurriak.

Albisteak (3)