Itxi

Murrizketak

Donostiako Udalak ez du Gabonetako aparteko soldata ordainduko

Erredakzioa

Nekane Burutaran Giza Baliabideen zinegotziak onartu duenez, Udalak ez du "alternatibarik" eta neurria aplikatu "besterik ezin du egin".

Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea. Argazkia: EITB

Donostiako Udalak ez die Gabonetako aparteko soldata ordainduko udaletxeko langileei. Nekane Burutaran Giza Baliabideen zinegotziak bi orduz sindikatuekin bildu ostean aitortu duenez, Udalak ez du "alternatibarik" eta neurria aplikatu "besterik ezin du egin".

Hori horrela, Udaleko langileek ez dute abenduan Gabonetako aparteko soldatarik jasoko. Langileei konpentsatzeko, 2013ko udako aparteko soldata urtarrilaren 2ra aurreratzea ari da aztertzen Gipuzkoako hiriburuko Udala.

Horren aurrean, ELAk iragarri du berdin jarraituko duela eta mobilizazioei eutsiko diela. LABek, ordea, Udalak "alternatibak bilatzeko egindako esfortzua" aztertuko du lehenengo.

Albisteak (4)