Itxi

Elkarrizketa Radio Euskadin

'Beste inposaketetan' ere Jaurlaritzak erabakitzea eskatu du Mintegik

Erredakzioa

EH Bilduren bozeramailea gustura agertu da Jaurlaritzak funtzionarioei Gabonetako ordainsaria emango dielako, eta PPren "beste inposaketa" batzuen aurrean ere jarrera bera eskatu dio.

Laura Mintegi EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramailea. Argazkia: EITB

Laura Mintegi EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramaileak esan du ondo iruditzen zaiola Eusko Jaurlaritzak funtzionarioei Gabonetako ordainsaria ematea. Hala ere, horretarako "nahikoa autonomia" baduela irizten badio, PPren "beste inposaketa" batzuen kasuan ere, koordainketan eta Hezkuntzako murrizketetan, gauza bera egitea eskatu dio.

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, beti iruditu zaio ondo Gabonetako ordainsaria ematea. "Iruditzen zaigu langileek eskuratutako hainbat eskubide murrizten ari direla pixkanaka, eta hori da bat", adierazi du buruzagi abertzaleak.

Haren esanetan, ez da "pribilejio bat, lan baten errekonozimenduagatik lortutako eskubidea baizik".

Horren harira, Mintegik ez du ulertzen Jaurlaritzak zergatik erabili duen irizpide bat Gabonetako ordainsaria emateko eta beste bat PPren Gobernuak egindako "beste inposaketetan", koordainketan eta Hezkuntzako murrizketetan, besteak beste. "Oso interesgarria iruditzen zait beste gai batzuetan ere aplikatzeko", gaineratu du.

Albisteak (1)

Informazio gehiago (1)