Itxi

Ordaindu egingo dute

EAJk segurtasun juridikoa nahi du, ordainsaria itzuli behar ez izateko

Erredakzioa

Erabakiari ahalik eta segurtasun juridiko handiena ematea eskatu dute jeltzaleek, Justiziak langileak ''ordainsari hori itzultzera'' behartzeko arriskua egon ez dadin.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Langile publikoek Gabonetako ordainsaria jasotzeko eskubidea dutela defendatu du astearte honetan EAJk, baina Eusko Jaurlaritzak ordainsariaren inguruan hartutako erabakiari ''ahalik eta segurtasun juridiko handiena'' ematea eskatu dute jeltzaleek, Justiziak langileak ''ordainsari hori itzultzera'' behartzeko arriskua egon ez dadin.

Koldo Mediavilla EAJko zuzendaritzako kideak azaldu duenez, ''erabakia hartu duena zein langilea bera ere'' babestuko dituen segurtasun juridikoa oinarri hartuta hartu beharreko erabakia da Gabonetako ordainsariarena. Mediavillaren hitzetan, gerta liteke ''irtenbidea ez izatea berdina erakunde guztietan'' (udaletan, aldundietan edo Eusko Jaurlaritzan), bakoitzak bere aplikazio esparrua duelako.

Rajoyren Gobernuak neurriak aztertuko ditu

Jaurlaritzak hartutako erabakia geldiarazteko zein neurri juridiko zein politiko bidera daitezkeen aztertuko du Mariano Rajoyren Gobernuak, Gobernuak berak Euskadin duen ordezkaritzako iturriek jakitera emandutenez. Hala, Estatuko abokatuek sakonean aztertuko dute egoera, Jaurlaritzaren erabakia bide judizialetik geldi daitekeen ala Auzitegi Konstituzionalaren epaiari itxaron behar dioten jakiteko.

Marta Fernandez Curras Ogasun Ministerioko Aurrekontuetako estatu idazkariaren hitzetan, Jaurlaritzaren erabakia ''oso negatiboa'' izan, baina ez du Gobernuak neurrik hartuko ote duen aurreratu.

''Legea eskuan''

Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramaileak azaldu duenez, ''legea eskuan'' dutela hartu dute erabakia, eta atsekabea agertu du erabaki hori EAJrekin batera hartu ezin izateagatik.

''Segurtasun juridiko eza''

Arantza Quiroga PPko Eusko Legebiltzarrean duen ordezkariaren hitzetan, Jaurlaritzaren jarrerak ''segurtasun juridiko eza'' dakar. Patxi Lopezen exekutiboak Madrilgo Gobernuak ezarritakoari men egitea nahiko lukeela onartu du, PSOEren Gobernuak abiatutako soldaten murrizketarekin egin zuen moduan.

Sindikatuak

Gabonetako ordainsaria ''berehala'' ordaintzea eskatu dio ELA sindikatuak Patxi Lopezek, langileek beren soldata osorik jaso dezaten eta berau oztopatu dezakeen edozein erabaki editzeko.

LABek, bestalde, jarduneko Jaurlaritzarena erabaki politiko bat izan dela esna du, eta 'PSEren eta EAJren arteko borroka partidistarekin'' lotu du erabakia.

UGT Euskadi sindikatuak, berriz, Jaurlaritzaren erabakia ''eredu'' gisa hartzea eskatu die beste erakundeei.

Albisteak (3)

Bideoak (1)