Itxi

Ministroen bilera

Gobernuak ez ditu pentsiodunak konpentsatuko, KPIa igo arren

Erredakzioa

Hala ere, presidenteordeak esan duenez, 1.000 euro baino gutxiago jasotzen duten pentsiodunei % 2 igo diete pentsioa 2013ko urtarriletik aurrera, gainerakoei, ordea, % 1.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Soraya Saez de Santamaria Gobernuko lehenengo presidenteordeak iragarri duenez, Gobernuak ez du pentsiodunen konpentsazioa egingo nahiz eta KPIa igo den, igoera gaur bertan ezagutu da, hain zuzen, % 2,9koa izan da.

Hala ere, presidenteordeak esan duenez, 1.000 euro baino gutxiago jasotzen duten pentsiodunei % 2 igo diete pentsioa 2013ko urtarriletik aurrera, gainerakoei, ordea, % 1.

Fatima Bañez Enplegu ministroaren arabera, neurriak 6,6 milioi pentsiodunengan eragingo du, hau da, guztien % 70, eta guztira 1.513 milioi euro ordaindu beharko dituzte.

Bañezen hitzetan, “oso zaila” izan da 2012an pentsioak ez igotzearen erabakia hartzea eta esan du badakiela ahalegin handiak eskatzen dizkietela pentsiodunei, baina defizit publikoa jaisteko helburua lehenetsi dutela nabarmendu du.

Pentsioak eguneratzeak 3.800 milioi euroko gastua suposatuko luke Estatuarentzat, krisialdiarekin eta Gobernuak nahi duen egonkortasun fiskalarekin bat ez datozen zenbakiak dira, ministroaren arabera.

Bañezek ziurtatu du erabaki honekin etorkizunean pentsio sistema bermatzea ahalbidetuko dutela.

Hala ere, Enplegu ministroaren hitzetan, pentsiodunak familia askoren “bizkarrezurra” dira oraingo krisialdi egoeran, baina berriz ere esan du “herrialdearen lehentasuna” defizitaren helburua betetzea dela, horrela krisialditik ateratzeko, ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko.

Albisteak (4)

Bideoak (1)