Konklabea
Horrela jarraitu ditugu ke zuria eta aita santu berriaren izendapena
Erredakzioa
2022/02/10
Jorge Mario Bergoglio argentinarra da Eliza Katolikoaren historiako 266. aita santua. 76 urteko jesuita da, eta Latinoamerikako lehen aita santua da.
Your browser doesn’t support HTML5 video
20:33. ''Ondo lo egin, ondo hartu atseden...'', esan du aita santu berriak, bukatzeko.
20:27. Herritarrei bedeinkazioa eskatu die. Eta ohiko Urbi et orbi lehen bedeinkapena egin du.
20:27. Elizaren batasunerako deia egin du.
20:25. Benedikto XVI.a gogoratu du aita santu gisa esandako lehen hitzetan
20:22. Aita santu berria, balkoian.
20:15. JORGE MARIO BERGOGLIO, AITA SANTU BERRIA. Frantzisko izango da. 76 urteko jesuita da, eta Latinoamerikako lehen aita santua da.
20:12. Annuntio vobis gaudium magnum; habemus papam: Oihuak plazan.
20:06. Argia piztu dute. balkoira irtetear dira.
19:57. Begirada guztiak, Basilikako balkoian. Denak, aita santu berriaren izena jakiteko zain.
19:52. Jean Louis Tauran kardinal protodiakonoak hau esango du balkoi nagusira irtenda: Annuntio vobis gaudium magnum; habemus papam: eminentissimun ac reverendissimum dominum, dominum... sanctae romanae ecclesiae cardinalem... qui sibi nomen imposuit... (Berri pozgarri bat eman behar dizuet: badaukagu aita santua).
19:45. San Petri plaza, jendez gainezka.
19:43. Musika bandak pontifize-himnoa eta Italia jo ditu.
19:34. Jean Louis Tauranen ondoren, aita santu berria ere irtengo da balkoira.
19:33. Vatikanoko guardia heldu da, eta baita musika banda ere.
19:22. Jean Louis Tauran kardinal protodiakonoa (bera hautatu ez badute) San Petri Basilikaren balkoi nagusira irtengo da laster, aita santu berria dagoela iragartzeko.
19:14. Hautatua izan ostean, aita santu berria "Malkoen Gela" izenarekin ezaguna den Kaperako sakristiara eramango dute.
19:06. KE ZURIA. Badaukagu aita santua. Kanpai hotsak Vatikanoan.
18:56. Hirugarren kea, laster.
18:46. 2005ean Benedikto XVI.a aukeratu zuen konklabea baino luzeagoa da aurtengo hau dagoeneko.
18:33. Milaka lagun San Petri plazan, euripean. Gero eta jende hegiago ari da bertan biltzen.
18:23. Iluntzen hasi da Erroman.
18:05. Ke zuririk ez oraindik. Laugarren bozketa akordiorik gabe bukatu da, eta, beraz, bosgarren bat beharko da. 19:00etarako espero dugu hurrengo kea.
17:45. Kearen zain, tximinia gaineko kaioa dugu arratsaldeko protagonista.
(Kaioa, tximinia gainean)
17:41. Joan Paulo I.a eta Benedikto XVI.a konklabearen bigarren egunean aukeratu zituzten aita santu. Laugarren bozketan izan zen, bi kasuetan.
17:33. Kea zuria baldin bada, datozen 30 minutuotan irtengo da.
17:16. Begirada guztiak, tximinian.
16:43. Hasi da jendez betetzen San Petri plaza. Gaur ere euria da Erroman.
16:33. 115 kardinalak Kapera Sixtinoan dira, laugarren eta bosgarren bozketa egiteko. Arratsaldeko lehen bozketan aita santu berria aukeratuko balute, 17:30 eta 18:00ak bitartean ikusiko litzateke ke zuria.
16:21. ''Bi ke beltz egon izana normala da'', esan du Lombardik. Vatikanoko bozeramailearen hitzetan, ez du esan nahi zatituta daudenik.
15:56. Minutu gutxi barru itzuliko dira Kapera Sixtinora kardinalak. Egongo ote da ke zuria gaur arratsaldean?
15:55. Benedikto XVI.a ''interes eta gertutasun handiarekin'' ari da jarraitzen konklabea Castel Gandolfotik, Lombardik azaldu duenez.
15:45. Martxoaren 19a ''data ona'' litzateke aita santu berriak kargua hartu eta mezua zabaltzeko meza egiteko, Lombardik esan duenez. Aurreikuspenen arabera, Benedikto XVI.a ez da meza horretan egongo.
12:20. Purpuradunak 16:00etan itzuliko dira Kapera Sixtinora. Aita santua arratsaldeko lehen bozketan aukeratzen badute, ke zuria 17:30 eta 18:00 artean ikusiko da. Bigarren bozketa beharrezkoa bada, horren emaitza 19:00etan ikusiko da.
12:02. Arratsaldeko bi bozketak (laugarrena eta bosgarrena izango dira) behin betikoak izan litezke. Azken hiru aita santuetako bi, Joan Paulo I.a eta Benedikto XVI.a, laugarren bozketan hautatu zituzten. Joan Paulo II.a, zortzigarrenean.
11:49. San Petri plazan dauden pertsonak oihuka hasi dira ke beltzea ikustean, eta askok alde egin dute, Olatz Simon EiTBren berriemaile bereziak azaldu duenez.
11:42. Oraingoan, kea ez da atzo bezain iluna izan.
11:38. KE BELTZA, goizeko bozketen ostean. Eliza aita santu gabe dago oraindik.
11:32. Kearen kolorea ezberdintzeko arazoak egotekotan, badago beste modu bat aita santua aukeratu dutela jakiteko: San Petriren basilikako kanpaien hotsa.
11:20. Vatikanoaren prentsa bulegoak azaldu duenez, kearen kolore beltza lortzeko, potasio perkloratoa, antrazenoa eta sufrea erabiltzen dituzte. Zuria, aldiz, potasio kloratoa, laktosa eta kolofonia erabiliz.
11:12. Kerik ez tximinian, oraindik. Eguerdira arte itxaron beharko dela dirudi.
10:59. Kardinalek aita santua aukeratu badute, ke zuria minutu gutxi barru ikusiko da. Hala gertatu ezean, ke beltza eguerdi aldera izango da.
10:12. Oso jende gutxi San Petri plazan, Kapera Sixtinoaren tximinaren zain.
09:50. Kardinalak Kapera Sixtinoan daude dagoeneko, goizeko bozketak egiten.
09:06. Italiako hedabideetako adituek uste dute aita santua gaur arratsaldeko edo bihar goizeko bozketetan aukeratuko dutela, Olatz Simon EiTBk Vatikanoan duen berriemaile bereziak azaldu duenez.
08:40. Kardinal hautesleak meza ematen ari dira une honetan Paulotar Kaperan.
08:12. Joan Paulo I.a eta Benedikto XVI.a konklabearen bigarren egunean aukeratu zituzten aita santu. Laugarren bozketan izan zen, bi kasuetan.
07:30. Purpuradunek aita santua aukeratu ez badute, ke beltza 12:00etan eta 19:00etan ikusiko da.
07:25. Aita santua goizeko bozketetan aukeratzen badute, ke zuria 10:30 eta 11:00 artean ikusiko da. Arratsaldean bada, aldiz, 17:30 eta 18:00 artean izango da.
07:17. Hau da kardinalen agenda: 06:30 eta 07:30 artean gosaldu dute. 07:45ean, Jauregi Apostolikora joango dira, eta, 08:15ean, meza emango dute Paulotar Kaperan. 09:30ean, Kapera Sixtinoan sartuko dira, ordu erdiz otoitz egingo dute eta 10:00etan goizeko bozketak hasiko dituzte. 12:30ean, Santa Martara itzuliko dira. 16:00etan, Kapera Sixtinora joango dira berriz, eta 17:50 aldera arratsaldeko bozketak bukatuko dituzte. 19:15ean, otoitz egingo dute, egunari amaiera emanda.
07:11. 115 kardinal hautesleek itxialdia egingo dute gaur berriro Kapera Sixtinoan, bozkatzen jarraitzeko.
07:06. Konklabea atzo arratsaldean hasi zen, eta iluntzean ke beltza ikusi zen Kapera Sixtinoaren tximinian, aita santua aukeratzeko lehen bozketan akordioa lortu ez zuten seinale.
07:00. Benedikto XVI.aren ondorengoa eta eliza katolikoaren 266. aita santua aukeratzeko konklabearen bigarren eguna da gaur.
Albisteak (2)
Bideoak (3)