Cargando...
Itxi

Bergoglio, aita santu

Frantzisko aita santuaren erronkak

Erredakzioa

2022/02/11

Vatileaks auzia, sexu abusuak, borrokak, ustelkeriak... Jorge Bergogliok ez du aitasantutza erraza izango.

Frantzisko aita santua, Vatikanoan lehen agurra egiten. EFE

Frantzisko aita santuak, Jorge Mario Bergoglio jesuita argentinarrak, Benedikto XVI.ak utzitako hainbat erronkari aurre egin beharko die, tartean Vatileaks auzia, sexu abusuak eta Vatikanoaren borrokak.

Vatileaks auziaren ikerketa hiru kardinalek egin dute, eta ondorioak Benedikto XVI.ak baino ez ditu ezagutzen oraindik. Orain, ondorengoari, Frantziskori, emango dio txostena.

Ikerketa horrek agerian utzi du Vatikanoan agintea lortzeko borroka sutsuak, iruzur ekonomikoak eta sexu harremanak daudela, La Repubblica egunkariak argitaratu zuenez.

Halaber, Vatikanoaren Bankua garbitu beharko du. Dena dela, Benedikto XVI.ak presidente berria izendatu zuen, zeregina utzi baino egun batzuk lehenago: Ernest von Freyberg alemaniarra.

Aita santuak kudeatu beharko duen beste eskandalu bat hainbat apaizek adingabeei egindako sexu abusuak dira. Benedikto XVI.ak barkamena eskatu zien biktimei, baina gaia pil-pilean dago oraindik, Eliza katolikoaren hainbat goi-kargudun auziak estaltzen saiatu zirelako.

Frantziskok Ebanjelizazio Berria ere aztertuko du, batik bat aurten Federaren Urtea dela kontuan hartuta.

Bestalde, erlijioen arteko elkarrizketa, bioetika eta emakumeen papera ere mahai gainean izango ditu aita santuak.