Erramu Igandea
Aita santuak ustelkeria eta gizateriaren kontrako krimenak salatu ditu
Erredakzioa
2022/02/15
Dozenaka milaka fededunek jarraitu dute zuzenean Erramu Igandeko meza Vatikanoko San Pedro plazan.
Frantzisko aita santuak Erramu Igandeko meza gidatu du gaur kargua hartu zuenetik lehen aldiz, eta horrela hasiera eman die Aste Santu garaiko ospakizunei. Sermoian munduko gaitzak eta pertsonen bekatuak izan ditu hizpide: gudak, diru eta botere nahia, ustelkeria, eta gizateriaren eta kreazioaren kontrako krimenak. Aita santuaren iritziz, Kristoren laguntzarekin posible da gaitz horiek guztiak gainditzea.
Mundu osoko dozenaka milaka fededun bildu dira Vatikanoko San Pedro plazan Frantzisko aita santuaren Erramu Igandeko meza jarraitzeko.
Jesus Jerusalenen sartu zenekoa gogoratu du, eta zigortua, iraindua eta laidoztatua izateko joan zela nabarmendu du. "Jesusek bere gain hartu zuen munduko bekatua garbitzeko ardura, eta bere odolaz, errukiaz eta Jaungoikoaren maitasunaz lortu egin zuen helburua", gaineratu du.
Munduko Gazteen Topaketa Rio de Janeiron
Gazteak ere gogoan izan ditu, Erramu eguna, gazteriaren eguna ere bada eta. Hala, gaurko eguna baliatu du uztailean Rio de Janeiron egingo diren gazteriaren jardunaldietan parte hartuko duela baieztatzeko.
Albisteak (1)
Informazio gehiago (2)