Your browser doesn't support HTML5 video.
Donejakue bidea
Arazoak aterpetxeetan lo egiteko, edukieren mugak direla eta
Euskal Herriko pertsona askok ekin dio aurten Donejakue bidean erromesaldia egiteari. Aitortu dutenez, kilometroak egitea gogorra izan ohi da; hala ere, aurten, beste zailtasun bat gehitu zaie bidean: covid-19ari aurre egiteko segurtasun-neurriak. Besteak beste, aterpetxeetako aforoak murriztu dira.