Your browser doesn't support HTML5 video.
Lurrikarak
Hiru lurrikara izan dira bart Nafarroan, 3,9koa indartsuena, Lizoainen
Hiru lurrikara izan dira bart Nafarroan. Batek, indartsuenak, 3,9ko indarra izan du eta Lizoainen epizentroa. Kalterik ez dute eragin, bai, ordea, kezka, orain urtebete pasatxo ere izan zelako are indartsuago bat. Batez ere Iruñerrian sentitu bada ere, Zangotzan eta Irurtzunen ere sumatu dituzte.