Itxi

albisteak

Your browser doesn't support HTML5 video.

Itzulia Woman

Itzuliaren zuzendariak barkamena eskatu du, emakumeen lasterketak ''moda kontua'' direla esan ostean

Polemika handia piztu dute Julian Erasok emakumeen lasterketen inguruan esandako hitzek. Izan ere, Itzulia Woman lasterketa antolatzera "moda" kontuengatik "behartuta" egon direla adierazi du elkarrizketa batean. Itzuliko antolatzaileak eta hainbat politikari eta kirolari haserre agertu ziren.