Itxi

albisteak

Your browser doesn't support HTML5 video.

migrazioa

Igande honetan ekingo dio Aita Mari ontziak zortzigarren erreskate-misioari, ETBren jarraipenarekin

Aita Mari ontzia Mallorcan da dagoeneko. Larunbat arratsaldean iritsi da Palmako portura eta, asteburu osoan zehar, ateak zabalik izango ditu bisitarientzat. Igande honetan, bertatik abiatuko da zortzigarren misioari ekiteko, eta ETBko lantalde bat ere izango du lagun.