Your browser doesn't support HTML5 video.
BIZKAIA
Bilboko Aste Nagusian izandako sutea sistema elektrikoak eragin zuela dio suhiltzaileen txostenak
Bilboko Aste Nagusiko azken gauean, abuztuaren 27an, Areatzako etxebizitza batek su hartu zuen. Bizilagunek salatu zuten su artifizialen ondorioz piztu zela, teilatuan ustez eroritako txinpartengatik. EITBk jakin duenez, suhiltzaileen txostenak zehaztu du suteak jatorria eraikin barruan izan zuela.