Your browser doesn't support HTML5 video.
Bizkaia
Ortuellako egoitzan adinekoak gauez inor gabe gelditu izana giza akatsa izan zela dio enpresa batzordeak
Ortuellako Otxartaga egoitzan 88 adinekok gaua begirale gabe igaro izana, nahigabeko hutsegite bat izan zela dio enpresak. Lan-txandekin izandako koordinazio akats baten ondorio. Enpresak berak eman zion gertatutakoaren berri Aldundiari eta horrelakorik ez errepikatzeko neurriak hartu ditu.