Your browser doesn't support HTML5 video.
Ordulariak
Ermuko Santiago elizako ordulari zaharra garbitu eta itxuratu du Juan Antonio Izagirrek
1772ko Penton erloju ingelesak 50 urte zeramatzan kanpandorreko txoko batean ahaztuta. 2 urte eman ditu erlojua garbitzen eta itxuratzen eta martxan jartzea posible izango ez den arren, pozik da Izagirre, Durangaldeko elizetako ordularirik zaharrenak Ermuan jarraituko baitu, inoiz baino dotoreago.