Your browser doesn't support HTML5 video.
MUGIKORTASUNA
Renfen doan bidaiatzen jarraitzeko, abonu berriak beharko dira gaurtik aurrera
Gaur, maiatzak 1, indarrean sartuko dira doako abonu berriak, lau hilabetez. Orain arte bezala, aldirikoetan 10 euro eta distantzia ertainekoetan 20 euroko bermea ordaindu beharko da, eta, 16 bidaia eginez gero, dirua itzuliko zaie bidaiariei. Renferen webgunean edo geltokietan bertan lor daitezke.