Your browser doesn't support HTML5 video.
Itsasoan galdutako istorioak
Hondoratutako ontzien bitxikeriak, itsasoak gordetako sekretuak eta urpekarien esperientziak biltzea helburu
Duela 115 urte Bilbotik Lekeitiorako bidea hasi zuen San Antolin ontziak. Zoritxarrez, baina ez zen inoiz portura iritsi eta ez zen ontziaz ez bertan zihoazen bost lagunez ezer gehiago jakin. Orain, urpekari talde batek ontziaren istorioa kontatzea erabaki du, eta proiektu berri bat martxan jarri.