Your browser doesn't support HTML5 video.
Gipuzkoa
Zarauzko hondartzan duela 12 urte hondoa jota geratu zen 15 metroko kaxalote bat lurpetik atera dute
Animaliaren hezurdura garbitu egingo da, eta aurrerago zuritu. Prozesu horren ondoren, zaharberritu egingo da, etorkizunean erakutsi ahal izateko. 15 metroko luzera duen kaxalotea hondoa jota geratu zen Zarauzko hondartzan 2011ko abuztuaren 26an. Ondoren, Hernaniko lursail batean lurperatu zuten.