Your browser doesn't support HTML5 video.
METEOROLOGIA, AFIZIO
16 urte daramatza Javier Larralek egunero Urbiara igotzen, tenperatura, prezipitazio eta elur-maila neurtzera
Elurra, aurten, kostata iritsi dela ondo daki Javier Larralek. Urbiara igotzen da egunero, puntan dituen neurgailuak bisitatu eta datuak gordetzera. Tenperatura, prezipitazioak edo elur maila neurtzen ditu. 2008an hasi zen denbora-pasa honekin, eta ordutik, ondo igarri du klima aldaketaren eragina.