Your browser doesn't support HTML5 video.
Osakidetza
ESK sindikatuak salatu duenez, baliabide faltagatik hil da 42 urteko gizon bat Laudioko anbulatorioan
Bihotzekoak jota heldu zen ostiralean osasun zentrora, baina ez zegoen medikurik bertan. Osakidetzaren arabera, erizainek eta larriadietarako anbulantzia bateko langileek egoki artatu zuten, baina ezin izan zuten salbatu. Sindikatuak, berriz, osasun publikoaren gainbeherari egotzi dio ezbeharra.