Your browser doesn't support HTML5 video.
Gipuzkoa
Tolosan zauritutako gaztearen aitak Ertzaintzaren jokabidea salatu eta erantzukizunak eskatu ditu
Ertzaintzaren proiektil batek zauritutako gaztearen aitak agerraldia egin du Villabonan. Azaldu du semea ospitalean dagoela, ebakuntzaren zain. Begian 15 puntu eta odolbilduak dituela esan du, eta erretina alde batera jausi zaiola. Ertzaintzaren jokabidea salatu eta erantzukizunak eskatu ditu.