Your browser doesn't support HTML5 video.
SUTEA
Hainbat paziente Basurtuko Ospitaletik Gurutzetara lekualdatu dituzte, sute baten ondorioz
Bilboko Basurtu Ospitaleko Iturrizar pabiloia hustu egin behar izan zuten atzo iluntzean, eraikineko bigarren solairuan piztu zen sute baten ondorioz. Ez zen inor zauritu, baina hainbat paziente Gurutzetara lekualdatu zituzten. 21:30 inguruan piztu zen sua. Ospitaleko baliabideekin itzali zuten.