Your browser doesn't support HTML5 video.
Denboralea
Nelson ekaitzak lau pertsona hil ditu Asturiasen eta Tarragonan
Itsasora eroritako 16 urteko mutil bat eta hura erreskatatzen saiatu den gizona itota hil dira Tarragonan. San Esteban de Pravian, berriz, itsasoari begira zegoen turista ingeles bat uretara erori da eta olatuek eraman dute. Cudilleron, olatu batek emakume bat eraman du arrastaka.