Your browser doesn't support HTML5 video.
EUSKAL HERRIA-AEB
Familia goierritarren bila dabil ''Ateak Ireki'' egitasmoa, euskal diasporako gazteak etxean hartzeko
Iazko arrakastaren ondotik, bueltan da "Ateak Ireki" egitasmoa. Euskal jatorriko 35 gazte estatubatuarrek egonaldia egingo dute ekainaren 25etik uztailaren 16ra euskara ikasi eta euskal kulturan murgiltzeko. Goierriko familiak deitu dituzte egitasmoan parte hartu eta gazte horiei ateak irekitzeko.