Your browser doesn't support HTML5 video.
Araba
Motor bateko bi bidaiariak hil egin dira Dulantzin, auto batekin talka eginda
Istripua A-132 errepidean gertatu da. Ikertzen ari diren arrazoiengatik, motor batek eta auto batek talka egin dute, eta motoan zihoazen bi lagunak hil egin dira. Autoaren gidaria, berriz, Txagorritxuko ospitalera eraman behar izan dute.