Your browser doesn't support HTML5 video.
ANTZAR EGUNA
Eguraldia gorabehera, jai giroa nagusi da gaur Lekeition, Antzar Egunean
Goizeko lehen ordutik jendez bete dira Bizkaiko udalerriko karrikak. Musika, etxeko txikienentzako erraldoi eta buruhandiak... Ekitaldi nagusia, baina, arratsaldean izango da. 16:00etatik aurrera, Lekeitioko eta kanpoko kuadrillak gomazko antzarari heltzeko lehian arituko dira.