Your browser doesn't support HTML5 video.
Hondarribiko Alardea
Kale Nagusian behera Zapateroaren doinuaz amaitu du Alardea, aurrenekoz, Jaizkibelek
Beste aurrerapauso handi bat. Hondarribiko jaien historian lehen aldiz ikusi den irudia. Orain arte, herriko beste plaza batean amaitu behar izaten zuen ibilbidea Jaizkibel konpainiak, baina, aurten, Udalak Kale Nagusia jaisteko baimena eman die, eta normaltasunez bukatu ahal izan dute desfilea.