Your browser doesn't support HTML5 video.
Eskola-jazarpena
20 urte dira Jokin Ceberiok, jazarpena jasan ezinik, bere buruaz beste egin zuenetik Hondarribian
20 urte bete dira gertakari lazgarri batek Hondarribia arretagune bilakatu zuenetik. Bi hamarkada dira bullyingak gurean lehen hildakoa utzi zuela: Jokin Ceberio. Kasuak agerian utzi zuen jazarpenaren larritasuna, eta aurrerapausoak eman diren arren, gaurkoak egun zaila izaten jarraitzen du herrian.