Eusko Jaurlaritza
Ertzaintzak bere gain hartuko du Cabacas auzian duen ardura
Erredakzioa
2013/04/15
Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak azaldu duenez, "dagokion diziplina-zorroztasunez jardungo du".
Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun sailburuak azaldu duenez, "Ertzaintzak bere gain hartuko ditu ikerketa judizialetik eratorritako ardurak, eta dagokion diziplina-zorroztasunez jardungo du".
Iñigo Cabacas Athletic zale gaztea Ertzaintzaren pilotakada batek jota hil eta urtebetera, Polizia autonomikoaren buru batek egoera "kontrolpean" bazegoen ere oldartzea agindu zuela frogatu du Gara egunkariak publikatutako grabazio batek.
Segurtasuneko sailburu Estefania Beltran de Herediak, aurreko ostiralean Eusko Jaurlaritzaren kontrol-bilkuran adierazi zuen moduan, berretsi du "Ertzaintzak bere gain" hartuko dituela "ikerketa judizialetik eratorritako ardurak" eta "dagokion diziplina-zorroztasunez" jardungo duela.
Era berean, Segurtasuneko sailburuak eskatu du "ikerketa judizialak ahalik eta bizkorren argi dezala gertaerak zer-nola izan ziren eta zehatz ditzala inputazio eta ardura posibleak".
Segurtasuneko sailburuaren aburuz, kasua argitzeko "Ertzaintzak denbora honetan ikerketa judizialari emandako materialaren lagina dira gaur komunikabideetan argitaratutako grabaketak".
Sailburuak gogorarazi du "Ertzaintza justiziarekin kolaboratzen" ari dela, eta bost agente "modu esklusiboan" ari direla kasua argitzen ari den epailearen ikerketako errekerimenduekin.
Albisteak (4)
Informazio gehiago (1)