Itxi

Aho batez

Basauriko enparantza batek Iñigo Cabacas izena hartuko du

2013/12/27

Mañoko auzo-elkarteak proposatuta, aho batez onartu dute Bizkaiko udalerriko udalean.

Basauriko udalak onartu du enparantza bati Iñigo Cabacas izena ematea. 2012ko apirilaren 5ean hil zen Athleticeko jarraitzailea, ertzain batek jaurtikitako gomazko pilota baten ondorioz. Proposamena Basauriko udalean onartu dute, aho batez, Mañoko auzo-elkarteak proposatuta, udal iturriek jakinarazi dutenez.

EAJk, PSE-EEk, PPk eta EH Bilduk baiezkoa eman dute eta Basozelaiko ur-biltegia zegoen lursailean egingo dute enparantza berria, Athleticen jarraitzailearen izena eramango du. Iñigo Cabacas gomazko pilota batek jo eta hil zen, Bilboko María Díaz de Haro kalean izandako istiluen ostean. Gertaera horren ondorioz, lau ertzain inputatu dituzte.