Itxi

Cabacas auzia

Cabacas auziko epaileak ikerketa hilabetez luzatzea erabaki du

EiTB.EUS

2016/12/06

Abenduaren 5ean amaitu zen instrukzio fasea, baina ikerketa luzatzea erabaki dute, Iñigo Cabacasen familiaren defentsak jarritako helegiteak ebazteko.

Artxiboko irudia. EiTB

Cabacasen auzian, epaileak ikerketa hilebetez luzatzea erabaki du, familiaren defentsak jarritako helegiteak ebazteko, Deia egunkariak jakitera eman duenez. Iñigo Cabacas Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota baten inpaktuaren ondorioz hil zen, 2012an.

Abenduaren 5ean amaitu zen instrukzio fasea, baina ikerketa luzatzea erabaki dute, Iñigo Cabacasen familiaren defentsak jarriatko helegiteak ebazteko. Cabacasen familiaren defentsak ‘Ugarteko’ (gertaerak izan zirenean Bilboko polizia-etxeko operazioen burua) inputatzea eskatu zuen, eta ertzain batzuei deklarazioa berriro hartzea.

Helegite horiek Bizkaiko Auzitegian ebatzi behar dituzte, baina familiak epaileetako bat abstenitzea eskatu du, auziari buruzko aurreiritziak dituela uste baitu. Auzia hilabete luzatu eta gero, Bilboko Instrukzioko 10 zenbakiko Epaitegiak sei ertzain inputatuta dituen kasua artxibatzea ala ahozko epaiketa irekitzea erabaki beharko du.

beharko du.