Elkarretaratzea
Etxegabetzeek eragindako beste suizidio bat salatu dute Bilbon
Erredakzioa
2020/06/12
Bizkaiko Kaleratzeak Stop taldeak elkarretaratzea deitu du Sarrikoko geltokian. Bertatik manisfestariak hildakoaren eskaratzera joan dira.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Ibarrekolandako auzoko bizilagunaren suizidioa salatu dute ehunka pertsonek Bilbon. Biktima goizea etxegabetu behar zuten eta bere buruaz beste egin du.
Manifestaldia kaleratzeen aurkako elkarteek deitu dute, baina kolektibo sozialek, auzotarrek eta sindikatuek babestu dute. Protesta Sarriko plazatik abiatu da eta biktima hil den tokian bukatu da.
Eduardo Maiz (EAJ) Gizarte Gaietarako Bilboko zinegotzia, eta Bilduko eta PSEko zinegotziak elkarretaratzean izan dira, besteak beste, Alfonso Gil bozeramaile sozialista. Era berean, sindikatuetako ordezkariek protestan parte hartu dute.
Gainera, Mikel Noval (ELA) eta Carlos Trevilla (UGT) sindikatuetako agintariak bertaratu dira, eta baita Javier Madrazo (EB), Tasio Erkizia (ezker abertzalea) eta Arantza Urkaregi (Sortu) politikariak ere.
Elkartasuna
Eduardo Maizek hildakoaren senitartekoei elkartasuna adierazi die manifestaldia hasi baino lehen. Bestalde, Udaleko Gizarte Zerbitzuek kasuaren berri izan ez zutela argudiatu du; izan ere, biktima ez zen laguntza eskatzeko Udalarekin harremanetan jarri.
Antzeko arazoak dituzten herritarrak Udaleko zerbitzuak erabilzera animatu ditu Gizarte Gaietarako zinegotziak. Udalak laguntza ekonomikoa, psikologikoa eta juridikoa eskainiko diela bermatu du.
Mota honetako kasuak artatzeko Udalak 30 etxebizitza prest dituela gogorarazi du Maizek.
Legedia aldatzea
Javier Muñoz Bizkaiko Kaleratzeak Stop taldeko bozermaileak araudian aldaketak egiteko eskatu dio Gobernuari, Espainian "astero suizidio bat gertatzea" saihesteko.
Zinegotziak egin bezala, Muñozek arazoak dituzten pertsonei elkarteetara jotzeko eskatu die, bertan laguntza eta aholkua jasotzeko.
Bestalde, ostegun honetan hildakoaren lankideek elkarretaratzeak egingo dituzte Eusko Jaurlaritzako egoitzen aurrean. Sindikatuek protesta babestu dute.